Kataluniako Arte Museo Nazionala | |
---|---|
![]() Jauregi Nazionala, Kataluniako Arte Museo Nazionalaren egoitza ![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | Proiektua 1929an onartu zen 1990eko azaroaren 14an iriki zen |
Zuzendaria | Josep Serra i Villalba |
Webgunea | http://museunacional.cat museunacional.cat |
Oharrak | Ordutegia: Asteartetik Larunbatera 10:00tik 19:00ra Igandea, 10:00tik 14:30ra Itxita: Astelehena, Maiatzaren 1a eta Eguberri-egunean Bisitariak: 949.939 (2007) |
Kataluniako Arte Museo Nazionala (katalanez: Museu Nacional d'Art de Catalunya, MNAC bere jatorrizko siglez ere ezaguna da) Kataluniako Bartzelona hirian dago. Batik bat bertako Arte Erromaniko bildumarengatik nabari da, munduko osatu eta hoberenetakoen artean baitago.
MNAC Kataluniako Generalitatea, Bartzelonako Udaletxea, Bartzelonako Aldundia eta Espainiako Kultura Ministerioak eratutako erakundea da. Administrazio publikoez gain, museoaren patronatua beren laguntza eskaintzen duten erakunde pribatu eta pertsona partikularrez osatuta dago.
Egoitza nagusia Montjuïceko Jauregi Nazionalean (Palau Nacional de Montjuïc) datza, Montjuïceko muinoan. Jauregi hori 1929an Bartzelonan ospatu zen Nazioarteko Erakustaldirako eraiki zuten. Gainera beste hiru erakunde ere museoaren zati badira: Vilanova i la Geltrúko Víctor Balaguer Liburutegi Museoa; Oloteko Garrotxa Eskualdeko Museoa; eta Sitgeseko Cau Ferrat Museoa.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search